- Bihartik hasita, aldaketak izango dira Goierriko errepideetan, egin behar diren hobekuntza lanak direla eta. Hain zuzen ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, Legorretan, GI-2131 errepidean (N-I zaharra), trenbidearen gaineko zubia konpontzeko lanak hasiko dira. Obra horien ondorioz, merkantziak garraia-tzeko ibilgailuek debekatuta izango dute bertatik igarotzea, beraz, ezingo dute Legorretako trenbidearen gaineko errepidetik zirkulatu.

Lan hauek buru-tzeko hiru hilabeteko epea beharko dela aurreikusten da, eta kamioientzako neurri murriztatzailea denbora horretan egongo da indarrean. Lanek iraun bitartean, beraz, Legorretako eta Itsasondoko herrigunerako sarbidea N-I eta GI-2131 errepideen arteko lotunetik egingo da, Ordiziatik aurrera jarraituz.