- Ordiziako Udalak jakinarazten duenez, 2021eko Ordenantza Fiskalen arabera, familia ugariaren titularitatea duten subjektu pasiboentzat Ondasun Higiezinen Zergaren (OHZ) hobaria eskatzeko aukera egongo da, urtero egiten den moduan. Hala ere, Adur Ezenarro alkateak azaldu duenez, “berrikun-tza moduan, familia ugariek trakzio mekanikodun ibilgailuen zergan ere hobaria eskatzeko aukera izango dute”.

Bi zerga hauen hobariak urtero eskatu behar dira, eta horretarako azkeneko epea urtarrilaren 31a izango da. Udaletxean egin beharko da eskaera, hain zuzen ere, arreta bulegoan.

Bi kasuetan aurkeztu beharrekoa Indarrean den Familia Ugariaren Tituluaren kopia eta 2019 urteko errenta aitorpenaren kopia izango da, baina OHZ eskatzeko behar bezala betetako eskaera, ohiko etxebizitza adieraziz ere bada eskatzen den dokumentuetako bat.