- EAJk salatu duenez, Zaldibian ez dago alderdi guztien iritzi eta proposamenentzako lekua. “Abenduaren 23an jaso genuen Udalaren mezu elektronikoan Udal Gobernuaren 2021erako udal aurrekontuaren proposamenaren zirriborroa”. Alkatearen mezuak honakoa ziola gaineratu dute: “Urtarrilaren amaierako ohiko osoko bilkuran onartzea aurreikusten da. Lehen, batzorde informa-tzailearen bilera bat egingo genuke zuen iritziak eta ekarpenak jasotzeko, bai eta aurrekontu-proposamena eta batzarra ere, herritarrei urteko erronka nagusiak aurkezteko”.

Hori eskuartean izanda, jeltzaleak aurrekontu horiek arretaz aztertu dituztela nabarmendu dute, “partida batetik bestera arreta handiz begiratu ditugu sarrerak eta irteerak, nondik atera eta nondik mugitu jakiteko, bat etor daitezen, eta, horrela, gastu-lehentasunak zehaztu ahal izateko”.

Urtarrilaren 17an, baina, batzordeetara bidalitako WhatsApp bat jaso zutela adierazi dute: “bertan aktiboki parte hartzen dugu, eta urtarrilaren 21-erako herritarrei dei egin zitzaien 2020. urteko balantzea, 2021erako arlo bakoitzeko erronkak eta 2021-erako aurrekontu-proposamena aurkezteko. Eskaerak eta galderak barne, herritarrei ekarpenak egiteko aukera emateko”. Kasu horretan, ordea, gardetasun falta zehaztu dute: “ez dute dirua nora doan eta kon-tzeptu bakoitzean zenbat biltzen den adierazten duen kontu zehatzik”.

Zorrotz mintzo da EAJ, gaiaren garrantziaz jabetuta: “salatzen dugu herriaren zati handi baten ahotsa, herriaren beste zati horren ordezkari gisa dugun ahotsa, gure zalantzak, gure proposamenak... ez direla kontuan hartzen”.

Aurrekontuari buruz eman dute haien iritzia: “bide horretatik jarraituz, gastu finkoak handituz eta jaso daitezkeen laguntzen zain bagaude inbertsioetarako, Zaldibiak ezin izango diela bere kabuz ekin herria, bere zerbitzuak eta azpiegiturak hobetzeko eta horiei eusteko beharrezkoak diren hobekuntza eta erronka guztiei”.

Hala, Eztitxu Mujika alkateari eska-tzen diote zaldibiar guztientzat gobernatzea eta ez zati batentzat. “Ordezka-tzen duen herriaren zati handi bati egiten zaion hutsegitea” azaldu eta pasatakoa argitzeko helburuz, asteazken honetan bilera egingo dute bi alderdiko ordezkariek.