Langabeentzat bost ikastaro eskainiko dira Legorretan

Eskaerak Lanbiden eta Udalean egin daitezke eta hainbat lanetan sakontzeko aukera emango dute

14.01.2021 | 01:08

legorreta – Legorretan langabetuentzako bost ikastaro antolatu dituzte, Lanbidek eta Goierri eskolarekin batera elkarlanean. Administrazio alorrean lanpostu bat sortuko da, kudeaketa adimistratiboaren aktibitateak eramango duena. Mekanika alorreko bi lanpostu eskaintzen dira: Fabrikazio mekanikoaren produkzioaren kudeaketa eta txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa. Horrez gain, ibilgailuen mekanikari lotutako ibilgailuen karrozeria mantentzeko eragiketa osagarriak postua eskainiko da eta prestakuntza osagarriari buruzko bigarren mailako ziurtagiri profesionalen sarbiderako gaitasun giltzarriak. Eskaerak Lanbiden egin daitezke.