- Beasaingo ostalari-tzak itxita jarraitzen du oraindik ere, eta koronabirusaren intzidentzia-datuak goraka doaz, gainera. Eusko Jaurlaritzak atzo argitaratutako boletinean agertu denez, 17 kasu berri detektatu dituzte. Hala, herriak eremu gorrian jarraitzen du, eta tabernak itxita. Sektoreak sentsibilizazioa bilatzen du herritarren eta ingurukoen artean, eta helburu horrekin abiatu dute elkartasun zozketa bat. Hain zuzen, Beasaingo ostalariok aurrera! du izena errifa solidario honek eta dagoeneko martxan da. Bi euroko txartelak eros daitezke herriko ostalaritza, zerbitzu eta merkatari-tza guneetan, eta sei otar sarituko dituzte ostalariek. Saskia herriko dendek eta zerbitzuek emandako opariekin osatuta dago. Sei irabazleek jasoko duten otarretan 15 komertzio desberdineko opariez gozatzeko aukera izango dute. Urtarrilaren 17an egingo da zozketa eta irabazleak jakitera emango dira.