Gorputza mugimenduan jartzeko tailerra, Seguran

07.01.2021 | 00:44

segura – Segurako Udalak antolatutako ekintza sortaren barnean, larunbat honetan, hilak 9, Segurako nerabeentzat tailerra antolatu da Baratze Pilotalekuko soinketa gelan. 10.00etatik 13.30era garatuko da, eta gorputzak "deskonfinatu" egingo dituzte; jolasen bidez, egoera honetako desirak eta beharrak identifikatzeko tailerra izango da, Gorpu-tzEKINek dinamizatuta. Edukiera mugatua izango da.