- Bihar arte egongo da aukera Beasaingo Igartza Monumentu Multzoan Goierriko Artisten Topaketaren 29. edizioaren erakusketa. Goierriko sortzaileek egindako lanak biltzen dituen erakusketa da honakoa, nahiz eta kanpokoak ere badauden. Erakusketa aretoak 35 artisten lanak jasotzen ditu eta bisiten ordutegia honakoa du gaur eta bihar: 12.00etatik 14.00etara, eta 18.00etatik 20.00etara.