- Gabonak neurri bereziekin ospatzen ari dira Goierrin ere, eta eragina dute neurriek izango diren ekitaldieta. Hala, aurten Erregeen Zamalkada bertan behera geratuko da Beasainen.

"Koronabirusak egun berezi hau baldintzatzeak pena handia ematen badigu ere, ahal den neurrian magia bizirik mantentzen saiatuko gara", azaldu dute Txilibutxof, Beasaingo aisialdi taldetik. Urtarrilaren 5ean, baina, txikienek izango dute aukera Errege Magoei aurtengo desioak azaltzeko. Hain zuzen, Igartzan gutunak bilduko dituzte hiruek.

Haurren gutun bilketa Igartzan burutuko da, arratsaldez. Hala, 16.00etatik 19.30era egongo da zabalik eta gutun bilketarako ilarak Dolarea parean egingo dira bakoitzak bere ordutegia errespetatuz. Horretarako, txanda hartuta izan behar da.