- Urteko egun berezienetakoa izan ohi da Gabonetako azoka, gaurko egunez ospatuko zena Ordizian. Animalia erakusketak, artisau eta bertako produktuen postuak jantzi ohi dituzte kaleak, orain arte, jende kopuru handia hartuz. “Bizi dugun egoerak ez du ahalbidetzen halakorik”, azaldu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak. Beraz, aurtengo urtean ez da halakorik izango.