Aldaketak izango dira gabonetan Lazkaoko udal eraikinetan

23.12.2020 | 01:02

lazkao – Lazkaoko Udal eraikinen ordutegian aldaketak ekarriko ditu Gabonak. Bihar, abenduak 24, eta abenduaren 31an 8.00etatik 12.00etara egongo da. Aldiz, abenduaren 25ean eta urtarrilaren lehenean itxita egongo da. Gainontzeko egunetan, ohiko ordutegia. Liburutegiari dagokionez, gaur, hilaren 28, 29 eta 30ean, goizeko 10.00etatik 13.00etara egongo da zabalik. Kiroldegia, itxi egingo da 24an eta 25ean.