- Joan den ostegunean piztu zituzten aurtengo Gabonetako argiak Lazkaon. Guztira, 150 argiteria-estruktura baino gehiago ezarri direla agertu dute; bai herriaren erdigunean, eta auzoetan ere jarri dira sasoi honetako argiak. Udalak azaldu duenez, helburua da “Gabonetako argiez kaleak biziaraztea, are gehiago pandemiak eragindako une zail honetan, eta herriko saltokietan erosketak susta-tzea”.