- Kulturaren aldeko apustuarekin jarraituz, bihar, Aitor Furundarena eta Iñaki Telleria musikariek Etxetik atera gabe izeneko emanaldia eskainiko dute arratsaldeko 19.00etan, Igartzako Jauregian. Saio hau Igartza musika zikloaren barnean kokatuko da, eta Furundarena beasaindarra akordeoian eta ahotsean egongo den bitartean, Telleria idiazabaldarrak, perkusioko hainbat elementu joko ditu.

Musika herrikoia izango da kontzertuak jarraituko duen haria. Elkarren artean hautatutako kantuak interpretatuko dituzte, baina ondoren haien ekoizpen propioko osagaiak ere gehituko dizkiote emanaldiari, berezia izan dadin.

Dagoeneko, tamalez, edukiera guztia beteta dago eta ez dago sarrerak lortzeko aukerarik. Orain arte bezala, indarrean dauden neurri guztiak beteko dira guztientzako segurua izan dadin ekitaldia. Bi artista goierritarrek aski ibilbide luzea dute musikagintzan eta izena ere ondu dute sektore honetan.