Zine emanaldiekin hasi da Lazkaoko Areria

Itxialdiaren ostean, asteburu honetan abiatu ditu berriz ere ekintzak, eta zinea itzuli egin da

03.12.2020 | 01:46

lazkao – COVID-19ak eragindako neurrietako bat izan zen Lazkaoko Areriako ekitaldiak bertan behera uztea, baina asteburu honetan berriz ere hasi dira lanean. Aurrez, Lazkaoko Gazte Asanbladak sinadura bilketa eta elkarretaratzea egin zuen horixe bera eskatuz, kultur ekitaldiak berriz ere Areriara itzultzeko, kultura segurua dela adieraziz eta herritarrek halakoak behar zituztela argudiatuz. Gauzak horrela, zinema eskaintzari ekin zitzaion asteburuan, eta datozen eguneratarako ere egongo dira film aukerak; abenduan zortzi emanaldi egongo dira. Asteburu honi begira, Erlauntza, ikus-entzunezkoa izango da ikusgai larunbatean, igandean, astelehenean eta asteartean, guztietan 19.00etan. Trolls: Gira Mundial ere emango da, larunbat, igande eta asteartean, 16.45ean.

Lazkaoko Udala webgunea berritzeko lanetan ari da, eta dagoeneko sarrerak bertatik erosi daitezke emanaldi hauetarako. Bestalde, uneoro ezinbestekoa izango da musukoaren erabilera, segurtasun distantziak manten-tzea eta higiene neurriak errespetatzea. Gainera, beste zinemetan egiten ari diren moduan, ezin izango da ezer jan bertan.

erakusketaHorrez gain, Lemniskata Zientzia Elkartearekin elkarlanean, Goierriko argazki zaharrak erakusketa zabaldu berri da Kultur Etxeko erakusketa gelan, eta abenduaren 15era bitartean gozatu ahalko da horretaz. Ordutegia astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 17.00etatik 19.00etara izango da.