- Aurten herriko jaiak oso desberdinak izaten ari dira, eta asteburuan ospatzekoak ziren San Andres jaiak ez dira salbuespena izan. Hain zuzen ere, Udalak bertan behera utzi zituen jai ekintzak, baina herritarrak beste modu bat aurkitu dute ospatzeko. Hala, ohiko danborrada etxeko balkoietatik ospa-tzeko aukera izan dute, Pedro Jaka eta Aurelio Magallanesen zuzendaritzapean.