- Elkarteko jarduera etenda egon arren, COVID-19ak ez du Lekanazpi gelditu. Beraien burua berrasmatu dute eta elkartearen dinamika aktibatzeko bideari ekin diote. Egunotarako hitzaldi bat eta ginkana bat antolatu dituzte.

Asteartean liburu aurkezpena egingo dute Latxartegi aretoan. Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetariak Zaldibarko zabortegiko ezbeharrari buruzko Zaldibar. Zona cero liburua aurkeztuko du, 19.00etan. Ekitaldi honetan parte hartu nahi dutenek labur.eus/zaldibarzonacero Internet helbidean izena eman behar dute.

Lekanazpikoek ginkana bat ere antolatu dute. Euskaraldiaren barruan egitekoak ziren sukaldaritza ikastaroa eta mintza-afaria bertan behera gelditu dira eta beraien ordez antolatu dute, bazkideentzat. Lekanazpiko Whatsapp-ean galdera sorta bat erantzunez ari dira egiten ginkana jokoa. Arigune birtuala sortu dute, beraz. Abenduaren 4ean ezagutuko dira saridunen izenak. Euskal Herriko produktuak jasoko dituzte.