- Datorren abenduaren 12an eskainiko da Zaldibian ‘Gizonak eta parekidetasuna’ izeneko formakuntza saioa. Bertan, kontzientziazioa, ardura kolektiboa, desboteretzea eta tratu onak landuko dituzte, besteak beste. Tailerra, metodologia aktibo eta parte-hartzaileen bidez gauzatuko da. Ikastaroa On line izango da, eta izen ematea datorren abenduaren 10 arte egongo da zabalik, Karreane kultur etxean edo webgunean egin daiteke.