- Igande honetan Vocalia abesbatzak eta Conductus Ensemble taldeak emanaldia eskainiko dute Ordiziako parrokian, 18.30ean. Barroko Aire jaialdiko hirugarren kontzertua izango da, eta gonbidapenak Barrena kultur etxean jaso beharko dira aurrez; doakoa da ekintza baina edukiera kontrolatzeko eta segurtasuna bermatzeko neurriak hartuko dira.

Bi taldeek Veneziako Ospedaliko musika barrokoan oinarritutako programa aurkeztuko dute; babesgabeei laguntza medikoa eta soziala ematen zieten erakunde oso antolatuak ziren Ospedaliak. Vocalia emakumeen abesbatzarekin batera Conductus Ensemble talde instrumentala arituko da, Barroko Aire programazioaren ohiko taldea. Andoni Sierraren zuzendaritzapean, eta Jone Martinez eta Irene Fraile sopranoak eta Nerea Gonzalez kontraltoa bakarlari gisa.