- Zaldibiako Udalak herriko baratza ekologikoen esleipena abian jarri du. Interesa dutenek eskaerak Udaleko bulego orokorrean entregatu beharko dituzte, azaroaren 22ra arte 8.30etik 15.30erako ordutegian.

Hainbat baldintza bete beharko dira herri baratzeez gozatzeko aukera izateko eta zerrendan sartzeko. Zaldibian erroldatuta egon beharko da deialdia iragarri baino urtebete lehenagotik, Udalarekiko zerga-betebeharrak eta beste edozein motatakoak ordainduta izatea, familia-unitate bereko kideren bat ez izatea beste baratze ekologiko baten erabiltzaile, eta ez izatea nekazaritza-jarduerarako egokiak diren beste landa-lur baten jabe. Hala, ezingo dute eskaria egin bestelako landa-lur baten gozamen eskubidea duten pertsonek, ezta halakoren baten jabetza dutenek, ezta eskatzailearen familia unitateko kideren batek halakorik izango balu ere.