Txindoki egoitzan itxitura berria jarri du Udal brigadak

06.11.2020 | 02:30

lazkao – Lazkaoko Udal Brigadak etenik gabe lanean dihardu herriko txoko eta guneak hobetzeko asmoarekin. Azken asteetan egindako lanen artean aurkitzen da Txindoki adinekoen egoitzan egindako itxitura berria. Eremu publikoaren zati bat egurrezko hesiz, altzairuzko ate eta lorontziz, eta egurrezko bankuen bitartez mugatu da bertako erabiltzaileentzat eta egoitzako edukiontziak mantentzeko itxitura ezarri da.