- Azken asteotako neurriek herrietako kultur agenda goitik behera aldatu du, eta horren aurrean, Legorretako Udalak mezu argia zabaldu nahi izan du, herritarrei zuzendua: "Pandemiak luze joko duela ikusita, garaian garaiko neurri guztiak betez, ahal dituen ekitaldiak antolatzeko asmoa du: herrian kultur ekitaldiez gozatzeko aukera eskaini nahi die herritarrei. Kultura kontsumitzea garran-tzitsua baita osasuntsu manten-tzeko". Datozen asteetan hainbat ekitaldi antolatuko direla aurreratu dute, "egoerak ahalbidetzen duen heinean", beharrezko protokoloak betearaziz.