- Zaldibiako Udalak bertso saioa egingo du ostiral honetan (19.00) Resti pilotalekuan, eta larunbaterako Gozategi taldearen akustikoa antolatu da, ordu eta leku berean. Sarrerak udaletxean jaso beharko dira; pertsonako 5 sarrera gehienez eta edukiera mugatua egongo da. Soberan dauden sarrerak ikuskizunaren egunean jarriko dira eskuragarri, ordu bete lehenago eskolaren aurrean. Amets Arzallus, Ane Zuazubiskar, Jon Maia eta Maddi Ane Txoperena igoko dira oholtza gainera ostiralean eta 50 sarrera daude aurreikusita. Kon-tzerturako 150 sarrera banatuko ditu Udalak.