- Zaldibiako alderdi jeltzaleak Udal Gobernuari gogorarazi dio COVID-19a dela eta, "hondakinen kudeaketa Udalaren eskumena" dela eta, beraz, bermatu behar du hondakinak behar bezala kudeatzen direla eta herritarrek horiek nola tratatu behar dituzten jakitea beharrezkoa dela.

Kontzientziazio kanpaina baten alde agertu dira EAJko kideak: "COVID-19ak eragindako etxeetan edo arrazoi beragatik isolatuta dauden etxeetan sortutako hondakinak, eta, horretarako, hondakin horiek tratatzeko moduari buruzko informazio- eta kontzientziazio-kanpaina bat egin beharko litzateke".

Gainera, gogoratu dute nahiz eta Udalarentzako errazagoa izango zen jakitea zein pertsonak duten koronabirusa, "ez dela derrigorrezkoa udaletxera dei-tzea bere gaixotasun egoeraren berri emateko" eta "informazio hori ematea guztiz borondatezkoa" dela.