- Udaletako gai ordenean beti egoten da airearen kalitatea egokia izatea, are gehiago, kontziente izanik leku askotan arazo bat dela eta neurriak hartzen dituztela horregatik. Beasainen kasuan, baina, Udal Gobernuak azaldu du ez dela larri-tzeko arrazoirik.

Joan den urriaren 6ean, Eusko Jaurlaritzak Beasainen duen airearen kalitatea neurtzeko estazioak bezperan eman zituen indize goren batzuk zirela eta, honen inguruko informazioa eskatu zuen Udalean EH Bilduk.

Udal arduradunak segituan jarri ziren harremanetan Eusko Jaurlari-tzarekin datu horien nondik norakoen berri izateko, eta ondoren "beharrezkoak ziren azalpenak eman zitzaizkion EH Bilduko zinegotziari egun berean", azaldu dute. Udal Gobernuak azaldu duenez, Jaurlaritzako arduradunekin egon ostean ikusi zen neurketa horiek ez direla larritzekoak eta hala ziurtatzen dutela Jaurlaritzako tekniko eskudunek.

Hala ere egunean bertan, alarma piztu zuen mezua zabaldu zen beasainen: "Inongo zorroztasunik eta erantzukizun zantzurik gabe, oinarririk ez duen alarma pizteko mezua zabaldu zuten: Beasaingo airea Europako kutsatuenen artean zegoela adieraziz eta beasaindar guztion osasuna arriskuan dagoela ohartaraziz inolako beharrik gabe".

Honen aurrean, Udal gobernuak "zorroztasunik gabeko jokabide arduragabea" salatzen du, "alderdikariak" bultzatuta horrelako jokabideek "erakundeen sinesgarritasuna" zalantzan jartzen dutelako, herritarrak arrazoi gabe kezkaraziz.