- Ordiziako Udalaren informazioa modu “azkar, eroso eta argian” zabaltzeko asmoz, Whatsapp komunikazio bidea zabaldu dute. Horretarako, 688 752 647 zenbakia agendan gorde ostean ALTA idatziz whatsapp mezua bidali beharko da. Hala, zabalkunde talde batean sartuko da eskatzailea, eta Udaleko informazioa jasoko du bere mugikorretan.

Datu hauek ez zaizkie hirugarrengoei partekatuko eta har-tzaileek ezin dute gainontzeko hartzaileen informaziora iritsi. Bide bakarreko informazioa izango da.