- Beste urtebetez, stock eta kale azoka antolatu du elkarteak Udalaren laguntzarekin, eta hamabost establezimenduk parte hartuko dute. "Garai zailak bizi izan ditugu eta beharrezkoa da hirugarren sektorea indartzea eta gure babesa erakustea. Horrez gain, herriko dendek duten eskaintza ezagutzeko aukera paregabea da hau", azaldu du Maitane Alvarez alkateordeak.

Bi lekutan banatuko da azoka: hamabi saltoki herrigune historikoan eta inguruko kaleetan denden aurrealdean jarriko dira; eta gainontzeko hiruak Plaza Nagusian.

Mirentxu, Ness, Porfirio Fernandez, Bi Love, De la Cuesta, Geê, Gofi Berri, Inter Sport Urrutia, Kixmi, Kutixi, Lua, Oskarbi, Palomo, Vicuña Confeccion eta Vicuña Sport dendek jarriko dituzte haien eskaintzak salgai, arropa, oinetako eta osagarriak.

Aitor Velazquez, Ordizian elkarteko ordezkariak nabarmendu du bi egunez egongo dela aukera beherapen interesgarriez gozatzeko: "Produktuen aukera zabala eta anitza egongo da". Hala, ostiralean eta larunbatean stock azoka 10.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara egongo da irekita, eta kale azokak ordutegi bera izango du, baina eguerdian 13.00ak arte egongo dira.

Azokak aldaketak ekarriko ditu trafikoan eta ordutegi horretan gune historikora ibilgailu guztien pasoa galaraziko dela jakinarazi du Udaltzaingoak. Hala, larrialdiaren bat izanez gero, 943 805 016 telefono zenbakira deitu behar da.