- Lazkaotarrek zinemaz gozatzeko aukera izan dute asteburu honetan, Areria aretoan, pandemiaren ostean eskaini diren lehenengo saioetan. Ikasturte berriarekin batera itzuli da "normaltasuna", eta bai larunbat zein igandean herritarrak ikus-entzunezkoez gozatzera gerturatu dira.

COVID-19ak, dudarik gabe, aldaketak ekarri ditu halako kultur eskaintzetan. Hala, higiene eta segurtasun neurri zorrotzak bete beharko dira: musukoa erabiltzea beharrezkoa izango da eta ezin izango da aretoan bertan jakirik jan. 1,5 metroko segurtasun-distantzia bermatu eta sarrera eta irteerak era ordenatuan egin beharko dira. Gainera, saio ezberdinen artean garbiketa eta desinfekzio lanak burutuko dira.

Gaur, 21.30ean Padre no hay más que uno 2 filma eskainiko da, eta sarrerak www.lazkao.eus webgunean erostea gomenda-tzen da.