- Lazkaoko Udal Kiroldegia irekita egongo da abuztu guztian, hainbat aldaketekin: igerileku estalian ez da egingo abuztuan ohikoa zen astebeteko itxialdia, eta, hilabete osoan egongo da irekita. Kiroldegia zabalik egongo da astelehenetik larunbatera 9.00etatik 20.30era, eta igande eta jaiegunetan 11.00etatik 20.30era. Gihar gela zerbitzua ere martxan egongo da ordutegi horretan.