- Bertako ekonomia sustatzeko asmoz, herrian kontsumitzeko deia egiten dute Udalek urtero. Ideia horri indarra emateko helburuz, gaur goizeko 10.00etan hasi eta 20.00ak arte, etenik gabe, Beasaingo Bareak merkatari elkarteak sustatuta udako beherapen azoka egingo da. 32 establezimenduk parte hartuko dute aurtengo azoka honetan.

Jakinarazi dutenez, hainbat dendek haien produktuak satlokietako atarietara aterako dituzte, eta Erauskin Plazan, berriz, azoka berezia jarriko da. Beste denboraldi batzuetako produktuak erosgai egongo badira ere, denboraldi honetako arropak eta osagarriak ere merkeago erosteko aukera izango dute bertara gerturatzen direnek.

Nahiz eta osasun neurriak mantendu beharko diren, azoka berme osoarekin ospatuko da. Maskara derrigorrezkoa izango da, eta baita erosleen artean gutxieneko distantziak mantentzea ere, eta arduraz jokatu beharko da uneoro, bai erosketak egiterakoan eta baita produktuak ikusterako orduan ere.

Erauskin plazan honakoak egongo dira: Andreak, Argi Optika, Foto Alzuri, Ipotx, Itoitz, KuxKux, Orki, Pergola eta Udaberri. Haien lokalen aurrean beherapenak salgai jarriko dituztenak, aldiz, hauek: Alzuaran, Amets, Anitz, Aranburu Oinetakoak, Arnedoko Txokoa, Bereziartu, Cortes, Ekilore belardenda, Hazia, Itoitz, Jauregi Optika, Migdala, Mirari mertzeria, Mujika Txirrinduak, Nagusi Optika, Natxo herboristeria, Oskarbi, Pergola, Phuket, Vicuña Sport, Xalo eta Yuñez.

Sektoreak garai zailak bizi ditu pandemiaren ondorioz, eta herritarrei deia luzatzen zaie egitasmo honetan parte hartu eta bertako komertzioei laguntzeaz gain, deskontuekin lor ditzaketelako bai neguko produktuak eta baita udakoak ere.