- Beasaingo Udalak aurten ere antolatu ditu udalekuak, hiru txandetan banatuta. Lehen biak normaltasun osoarekin egin badira ere, COVID-19aren kasuen gorakada dela eta udalekuen hirugarren txanda bertan behera gelditu da eta amaitutzat eman dira aurtengo udalekuak. Udalekuetako antolatzaileak hirugarren txandan parte hartu behar zuten guraso edo tutoreekin jarri dira harremanetan azalpenetarako.