Lau egunez zabalduko da Ordiziako liburutegia

Goizeko 9.00etatik 13.00etara zabalduko da; astearte eta asteazkenean arratsaldez ere bai

19.07.2020 | 00:21

ordizia – Bihar hasi eta ostegunera bitartean, hilak 23, Ordiziako Udal liburutegia zabaldu egingo da, mailegurako soilik. Goizeko 9.00etatik 13.00era egongo da zabalik lau egunez, eta astearte eta asteazkenean arratsaldez ere eskainiko da zerbitzua, 17.00etatik 19.00etara bitartean.

Mailegurako soilik zabalduko da liburutegia, beraz, deialdi berezia egiten du Ordiziako Udalak udako libururen bat maileguan hartu nahi duenarentzat, egun horiek aprobetxatzeko nahi diren liburuak hartzeko.

Edozein gauzetarako idatzi liburutegia@ordizia.eus helbidera edo 943 805 635 telefono zenbakira.

noticias de noticiasdegipuzkoa