- Zaldibiako Udal liburutegiak neurri berriak hartu ditu, eta irekita egongo da uztailaren 30a bitartean. Orain arte txanda hartu beharra bazegoen ere, dagoeneko tramite hori albo batera gelditu da eta ez da aurretiazko hitzordua beharko liburutegira joan ahal izateko.

Hala ere, eta neurri batzuk indarrean jarraituko dute. Hala nola, goizeko ordutegian egongo da zabalik, 9.00etatik 15.00-etara. Maskararen derrigortasuna ere mantenduko da eta espazio horretan sartu aurretik jan-tzi egin beharko da musukoa, baita sarrerako aparagailuan eskuak garbitu ere. Irakurleek ezingo dituzte apaletako liburuak ukitu, baina bai liburuak etxera eraman edo etxean dituztenak itzuli. Ordenagailuak erabilgarri daude, eta liburutegiko mahaietan launa pertsona eser daitezke gehienez. Zalantzarik izanez gero, 943 160 338 zenbakira deitu daiteke.