- Lazkaoko Joxemiel Barandiaran kiroldegiko berrikun-tza lan berriak hasi dituzte berriki. Hain zuzen ere, eraikinaren polikarbonatozko teilatuaren zatia berritzeko obrak hasi ditu Lazkaoko Udalak. Azaldu dutenez, "zaharkituta" zegoen, eta, horrez gain, "hainbat puntutan ur sarrerak zituen".

Eremu zabalak jasango du aldaketa. Zehazki, berritzen den zatia frontoiaren gaineko 673 metro koadro zabal da. Orain teilatu guztia polikarbonatozkoa da, baina berri-tzeko eman behar diren prozesuak amaitzen direnean erdia polikarbonatozkoa izango da, eta, beste erdia, berriz, txapazkoa.

Obra honekin mantenu lanak erreztea aurreikusten du Udalak eta horregatik egingo du inbertsio hau. 42.000 euro inguruko aurrekontua du lanak eta uztaila bukaeran amaitzea aurreikusten da, beraz, aste gutxi barruan bukatuta egongo dira eta kirol eskain-tza guztiak berme guztiarekin emateko moduan izango dira. Gogoratu kiroldegian segurtasun neurriak mantentzen jarraitu behar dela momentuoro, eta prebentzioa dela gakoa.