- EH Bilduk Legazpiko Nafarroa Kalean duen Bilgunea ireki du, herritarrei posta bidezko botoa ematen laguntzeko eta zalantzak argitzeko. Bilgunea asteartetan 18.00etatik 20.00etara eta ostiraletan 11.00etatik 13.00etara irekitzen dute. Kontsultak legazpi@ehbildu.eus helbidean edo Whatsapp bidez 696 993 718 zenbakian ere egin ahal dira. Uztailaren 2ra arte dago posta bidezko botoa emateko aukera.