- Zegamako Bele Gazte Gaztelekua prest dago uztailari ongi etorria emateko. Herriko gaztetxoentzat, 12 eta 18 urte bitartekoentzat hainbat jarduera antolatu dituzte. Hilaren 7an, Zegamatik abiatuta mendi irteera egin eta 9an igerilekua jolasleku bihurtuko dute. 14an, berriz, gaztelekuko nerabe zaharrenek antolatutako altxorraren bila ariko dira eta bi egun ondoren Urbiara joango dira. Horrez gain, uztailaren 22an Sobrongo abentura parkera txangoa antolatu dute eta 29an amaituko dute ekintzaz beteriko hilabetea, Murgizelai parkean afaria eta jolasekin. Izena ematea beharrezkoa da uztailaren 2a baino lehen.