- Urtero laguntzak eskaintzen dira euskara ikastea erabakitzen dutenentzat, eta Ordiziako Udalaren kasuan, aurten matrikularen 100%a itzuliko die jardun horretan ibili direnei diru-laguntzen bidez, betiere ezarritako baldintzak betetzen badituzte, eta gehienez ere urteko 500 euroko muga gainditu gabe.

Eskaerak egin beharko dira laguntza hauek jaso ahal izateko, eta horiek aurkezteko epea ekainaren 25ean hasiko da eta uztailaren 9an amaituko da. Dirulaguntzei inguruko nondik norakoak www.ordizia-euskaraz.eus orrialdean jarriko dute, eta papelak arreta bulegoan aurkeztu behar dira goizeko 9.00etatik 13.00etara, edo telematikoki www.ordizia.eus webgunearen bidez.

Herritarrez gain, Ordiziako Udalarekin euskara sustatzeko hitzarmena duten komertzio, establezimendu eta enpresetako langileek eta herriko kirol elkarteetako entrenatzaileek ere izango dute bezala euskara ikasteagatik dirulaguntza eskatzeko aukera. Kasu horretan, baldintzak betez gero, matrikularen %85a jaso ahal izango dute.

Ordizian azken urte hauetan euskararen erabilerak gora egin du, Soziolinguistika Klusterrak egin zuen kale erabileraren neurketan oinarrituta. Hain zuzen, 2011-2017 epealdian bost puntu igo zen euskararen kale erabilera: %38,6tik %43,7ra. Aldiz, euskararen ezagutza hazten ari dela ere ondorioztatu du egindako ikerketak, nahiz eta oso erritmo apalean ematen ari den zabalkunde hori. Eustaten arabera, 2011 urtean Ordizian euskaldun kopurua %57,2koa zen eta bost urte geroago, 2016an, hiru puntu eskas igo da: %60,75.