- Martxoaren 28an Zumarragako osasun zentroko arreta gunea itxi zuten, koronabirusa dela eta. Ordutik, erabiltzaileek telefonoz deitu behar dute bertaratu aurretik. Osasun arloko arduradunek Zumarragako anbulatorioko etengabeko arreta gunea irailean irekitzea espero dute, beti ere egoerak ahalbidetzen badu.