- Sasieta Mankomunitatearen jarduerak ere bere onera itzultzen ari dira eta dagoeneko berriz ekin dio pixoihalen atez ateko bilketari Goierriko hiru herritan: Itsasondon, Seguran eta Zaldibian. Sasietak gogorarazi du “pixoihalak kuboarekin batera ondo korapilatutako poltsa itxian” atera behar direla eta gainerako hondakinak, berriz, dagokion kubo barruan atera behar direla.