- Pandemiak eragina izan du Liburutegien funtzionamenduan. Zaldibian liburuak etxera eramateko egitasmoa jarri zuten martxan, eta oraindik ere martxan da. Libururen bat nahi dutenek kulturetxea@zaldibia.eus helbidera email bat idatzi edo 943 160 338 zenbakira deitu beharko dute, 10:00etatik 12:30ra bitartean. Astero, osteguneko 11.00ak arte egin daitezke eskaerak eta ostiraletan egingo da banaketa.