Konfinamenduko errelatoak jaso nahi dituzte Zaldibian

14.05.2020 | 23:50

zaldibia – "Egunero txalo egitera irteten gara balkoietara, aurpegi irribarretsuak erakutsiz beti. Baina zer dago horren atzean? Egunerokoa nola bizi dugu, intimitatean nola sentitzen gara?". Halako galderei erantzunez konfinamenduko errelatoak jaso nahi dituzte Zaldibian, ondoren, modu anonimoan partekatzeko. Interesa duenak berdintasuna@zaldibia.eus helbidera bidali ditzake bizipenak.