- Datorren astean ziren hastekoak Legorretako Azintzio Jaiak. Ospatu ezingo direnez, hainbat idea bota dituzte herritarrek moduren batean ekintzak egiteko, eta gaur, bilera telematikoa egingo da 19.00etan zer egin erabakitzeko. Bertan parte hartu nahi duten herritarrek helbide honetan sartu beharko du: https://meet.jit.si/LegorretakoFestak. Herritar guztiak daude gonbidatuta.