- Beasaingo apirileko Udalbatzak bi proiektu berri ahalbidetuko ditu, Udal Gobernuaren aldeko bozkei esker. Hain zuzen ere, Dolarea parkeko birmoldaketarako obrak eta Igartza Oleta kalea bi norabidetara egokitzeko lanak izango dira egingo dituztenak.

Parkearen berregokitze-lanetarako 1.100.000 euroko kreditu gehigarria gerakinetik finantziatzeko proposamena aho batez onartu egin zen. Hala, Dolarea parkearen birmoldaketarako egindako parte-har-tze prozesuak ekarri dituen proposamenei jarraituko diete eta, aisiarako espazio berde autoaski eta jasangarria moldatuko da.

Bigarren proiektuak, baina, ez zuen guztien onespena jaso; Udal Gobernuak aldeko hamar bozka eman zituen eta PSE eta EH Bildu aurka azaldu ziren. Hala, Igartza Oleta kalean, Dolarea parkea eta Florentzio Axpe kaleko bidegurutzerainoko tartean egingo diren lanak trafikoaren norabide bikoitza ezartzea ekarriko dute, eta, beraz, 350.000 euroko kreditu gehigarria gerakinetik finantzia-tzeko proposamena onartua izan da. Orain arte zeuden oinezkoentzako espaloia eta bidegorria bere horretan mantenduko dira, baina Florentzio Axpe kaleko biragunean erradioa handituko da "ibilgailu eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko". Era berean, Udal Gobernutik azaldu dutenez, Oriamendi, Zapatari, Foru eta udalerriaren goialdeko hainbat eremuetara zuzenago iristeko aukera emango du aldaketa honek, eta, bide batez, trafikoari dagokion puntu beltzak arinduko ditu: Barrendain plazako biribilgunea eta Zapatari kalea eta Nafarroa etorbideko bidegurutzea.

EH Bilduren ustez, baina, "alde bakarrez hartutako erabaki ulertezina" da. Koalizioak erreferentzia egin dio orain gutxi Beasainen abiatutako Mugikortasun Mahaiari, non herritarren iritzia kontuan izanda diagnosi zabal bat egitea helburu duen, Beasain nolakoa izatea nahi duten aztertuko duen gune irekia. Bi egitasmoak talka egiten dutela uste du EH Bilduk, eta "errespetu falta bat" dela. "Nola ulertzen da oposizio guztia aurka izan, Mugikortasun Mahaia martxan egon eta arlo honetan 350.000 euroko inbertsio bat plantea-tzea?", azaldu du Hasier Agirre, EH Bilduko ordezkariak.

Horren harira, beasaindar guztiek pentsatutako herri bat herri hobeago bat izango dela nabarmendu du Agirrek, eta horretan jarri behar direla baliabide eta indarrak zehaztu du, "eta ez jasangarritasunaren aurkako proiektu antzuetan".

EH Bildu egitasmoaren aurka agertu da, argudiatuz Mugikortasun Mahaia martxan dagoela halako erabakiak zehazteko