- Lazkaoko Udala San Prudentzioetako Haurren Eguneko bazkariaren dirua itzultzen hasi da aste honetan. Koronabirusak eragindako alarma egoerak azkenean festak bertan behera uztea ekarri du, eta egoera hau ezarri baino lehenago izena emandako guztiek bost euroko ordainketa burutu zuten bazkariarengatik.

Lazkaoko Udalak bi aukera ahalbidetu ditu dirua herritarrei itzultzeko: lehenengoa, mugimenduaren normaltasuna iristen denean, udaletxera joan eta dirua jasotzea da, eta, bestea, berriz, Udalera (kultura@lazkao.eus) email bat bidaltzea eta jartzea. Hala, Udalak kontu horretara egingo du diruaren itzulera.

Edozein zalantza argitzeko telefono zenbaki bat ahalbidetu dute, hain zuzen ere, 943 088 080 zenbakia. Horrez gain, lehen aipaturiko emailera ere idatzi daiteke zalantzarik izanez gero.