- Aldundia zerga bilketaren amilketarako prestatzen ari da. Markel Olano ahaldun nagusiak aurten espero baino 200 milioi gutxiago jasoko dituztela aurreratu du. Hori dela eta, iazko soberakina erabiliko du, zorpetu egingo da (legeak utzi bezainbeste) eta gerrikoa estutuko du. Hala, Urretxu-Azkoitia errepidearen berri-tzea atzeratu egingo du. Aldundiak errepideko hiru puntutan hirugarren erreia egiteko asmoa du.