- Beasaingo Udalak jakitera eman duenez, Arangoiti Adinekoen Egoitzako seigarren egoiliarra hil da aste honen hasieran. 95 urteko urretxuarra positibo eman zuenen artean zegoen. Astebete pasa igaro da Arangoitin koronabirusak eragindako azken heriotza gertatu zenetik. Agertu dutenaren arabera, orain arteko probetan ez dute beste positiborik atzeman. Hala, sei egoiliar dira koronabirusaz kutsatuta positibo eman dutenak eta isolamenduak daudenak. Langileen artean aldiz lau direla azaldu dute, baina “kontrolpean” daudela.