- Asteazkenean bezala, atzo ere egin zen azoka berezia Ordiziako Beti Alai frontoian. Hala ere, lehenengo aldiz, Azoka, baserritik etxera ekimena gauzatu zen. Interesa zutenek haien ekoizleei deitu, erosketa egin, eta atzo goizean jaso zituzten banaketarako prestatu zuten gunean. Guztira 40 enkargu baino gehiago banatu ziren, azokara joan ezin duten baserritarrei bizi bideak emanez.