Garbiguneen ordutegia aldatu dute, koronabirusa dela eta

01.04.2020 | 23:38

beasain – Pandemiaren bilakaeraren ondorioz, Sasieta mankomunitateak Urretxu, Beasain eta Ordiziako Garbiguneetako ordutegia aldatzea erabaki du. Ordutegi berria honakoa da: astelehenetik ostiralera 9.00etatik 14.00etara eta larunbatetan 9.00etatik 13.00etara. Hiru garbiguneek Udal zerbitzuak eta funtsezko zerbitzuak ematen dituzten enpresak atendituko dituzte soilik. Maskoten gorpuak orain arte bezala jasoko dituzte.

noticias de noticiasdegipuzkoa