- Zaldibiako Udalak hainbat neurriren berri eman du, krisialdi egoera honek ahalik eta kalte ekonomiko gutxien zor di-tzan eta, era berean, pertsonen segurtasuna bermatzeko asmoz. Hala, Udal izapide guztiak etenda geratu dira eta alarma-egoerak indarra galtzen duenean berrabiaraziko dira epeak, tartean kultur eta kirol taldeen dirulaguntzena.

Hileta-agurrak COVID-19 birusaz kutsatzeko foku izan ez daitezen ere neurriak hartu dituzte. Hildako hurbilekoen agurrak intimitaterik zorrotzenean egingo dira, eta hilerrian agur edo errespontsu labur bat baino ezin izango da egin, gehienez ere 15 pertsonarekin, eta zorrotz gordez pertsonen arteko gutxieneko metro eta erdiko segurtasun-tartea.

Bestalde, egoera honetan hartu den beste erabaki bat da Udal zergak eta tasak ordaintzeko epeak etenda uztea Alarma Egoera amaitu arte. Orduan jakinaraziko dira egutegi fiskaleko epe berriak eta alarma egoerak kaltetutakoei egingo zaizkien bonifikazio edota hobariak.