Lapurreta egin dute Ordiziako Siglo XX harategian

Andoni Eskisabel arduradunak azaldu du dirua bakarrik kendu diotela eta lapurra harrapatu duela Ertzaintzak

27.03.2020 | 01:28

ordizia – Asteazken honetan, iluntzeko 21.30ak aldera, Ordiziako Lukusin plazako hainbat bizilagun zarata handi batek txunditu zituen. Zerbait gertatu zelakoan horietako bat kalera jaitsi zen, segurtasun neurriekin, eta Siglo XX harategiko kristala hautsita ikusi zuen. Lapurreta egin zuten bertan.

"Beldurrik ez dut sentitzen, baina bai amorrua. Azkenean gu ez geunden bertan, eta eskerrak. Halako egoera baten aurrean ez dakigu nola jokatuko dugun, eta zenbaitetan egoerak okerrera egin dezake", agertu dio Imanol Eskisabel, siglo XXko arduradunak, egunkari honi.

Gauzak hala, lapurrak sarrerako kristalezko atea hautsi zuen, eta horrek sortu zuen zarata. Dendan plater prestatuak saltzen dituzte, eta harategi eta urdaitegi guneak ere badituzte. "Dirua bakarrik eraman du, txanpon handiak eta egon zitekeen bileteren bat", zehaztu du Eskisabelek, beste langile batek atea konpontzen dion bitartean. Dirudienez beste leku batzuetan ere saiatu zen lapurreta egiten gizonezkoa, eta Ertzaintzak hala atzeman zuen.

mantenduz Koronabirusak eragindako egoera honetan "manten-tzen" ari direla gaineratu du. "Alde batetik, ostalaritza zerbitzua guztiz eten da, guztiak itxita daudelako. Hor, galera izan dugu, dudarik gabe. Bestalde, baina, orain jangelak ez daudenez, jende gehiagok jaten du euren etxeetan, eta alde horretatik salmentak zertxobait igo direla esango nuke, eguneroko erosketetan".

Adituak dira Siglo XXkoak plater prestatuetan, eta Goierriko asko izaten dira bai bazkari, ospakizun edo elkarteko juntadizoetarako bertatik janaria erosten dutenak. Eskaintza ere zabala dute, sarreretan 20 plater baino gehiago dituzte, haragietan beste hainbeste, eta arrainak eta postreak ere eskain-tzen dituzte.