- Goierri Kopa Trail-eko berrikuntza zen aurten Txindokiko Kilometro Bertikala. Egun hauetan antolakuntzako kideek sare sozialetan agertu dute ez dela egingo maia-tzaren 16rako aurreikusita zegoen froga. Hala ere, datorren urtera begira, 2021ari, daudela gaineratu dute eta orduan gauzatzeko asmoa agertu dute. Proba honek 4,1 kilometroko luzera du eta gorabeheran 833 metroko desnibela pilatzen du.