Badakigu egungo helduen-tzat, baina, batez ere, gaztetxoentzat zein haurren-tzat zeinen garrantzitsua den naturarekin eta ingurune zabalarekin erlazio estua izatea. Garatzeko prozesuan murgilduta daudenez bizi-tzako lehen urteetan, haien inguruak eskaintzen duen aukerez gozatzeko tartea izatea ez da makala haientzako.

Zortez, Goierriko eskualdean mendi eta larreez inguratuta bizi dira herrietako biztanleak, hirietako errealitatearen oso egoera desberdina bizitzeko aukera eskainiz, baina, hala ere, estres mailan murgilduz. Horregatik da horren garrantzitsua gertuko aire libreko espazioez gozatzeko aukera izatea ikasleek, Ordizian orain urte batzuetatik hona egiten duten moduan, eta arrakasta handiarekin, gainera.

Hain zuzen ere, orain hiru urte abiatu zuten bertako ingurune eta naturarekin hertsiki lotutako egitasmo bat: Oiangu Natur Eskola. Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik, Udalak herriko txikienak inguruan duten naturara gerturatu nahi dituenez, horretarako aukera paregabea eskaintzen du, dudarik gabe, Oianguko parkeak. Larre zabalak, arbola ugari, fruituak, loreak, landareak, lasai egoteko txokoak, esertzekoak, putzuak, animali txikiak, txorien kantuak... oasis moduko bat herriko erritmo azkarraren artean. Ihesbide bat berriz ere naturarekin eta norberak bere sustraiekin konektatu ahal izateko. Goierritar asko joaten dira haien denbora librea bertan pasatzeko asmoz, eta familia giroan ere gerturatzen direnak ugari izaten dira. Bertan libreki jolasteko aukera dute inguratzen direnek, eta eguraldi ona egiten badu, gozamen maila biderkatuta ikusten da.

Aurten ere abian jarriko den ekin-tza izango da Oiangu Natur Eskola, izan ere, Ordiziako Udalak garran-tzizkotzat du eta oinarrizko lan lerroan sartuta dagoenez, ekimena babestuko dute. Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak hala azaldu nahi izan du: "Oiangu altxor bat da ordiziar zein inguruko guztiontzat, eta gazte garenetik inguruneak eskaintzen dizkigun aukerez goza-tzeko aukera izatea zorte handia da, zalantzarik gabe. Horregatik, ordiziarrok Oiangu gertutik ezagu-tzeko aukera izatearen aldeko apustua egingo dugu beti. Gainera, asko ikasteko aukera izaten dute bertan, jolasen bidez disfrutatzen duten bitartean". Hori da apustu honen aldeko jarrera agertzearen arrazoia, eta beste urteetako arrakasta lortzea espero da Udalaren aldetik eta baita Aranzadiko kideenetik ere.

egun pasak Orain arteko edizio-etan, Urdaneta eta Jakintza ikastetxeetako hirugarren zikloko ikasleekin egin dute lan Aranzadiko kideek, eta aurtengo edizioan ere hala izango dela aurreratu dute, pozez.

Hain zuzen ere, bi hilabetez luzatuko den ekimena da abiatutakoa. Apiril eta maiatza bitartean, 8 eta 12 urte bitarteko Ordiziako ikastetxeetako haurrak Oiangu parkera igoko dira Aranzadiko begiraleekin batera eta bertan egun osoa irauten duten jarduerak egingo dituzte, jolas librerako astia ere utziz, haiek beraien ikaskideekin gozatu dezaten.

Aranzadiko arduradunek antola-tzen dituzten jarduera guzti horiek jolas eta tailerretan oinarritzen dituzte, non ikasleak beraiek diren Oianguko bitxikeria eta altxorrak deskubritzearen protagonistak bihurtzen direnak. "Azken finean, naturarekin esperientzia zuzenak izanez eta honekiko erlazio afektibo bat sortuz, naturarekiko errespetuzko jarrerak bultzatzea da proiektu honen helburu nagusietako bat, naturari buruz ikastearekin batera", nabarmendu dute Aranzadiko kideek.

Izan ere, haien hitzetan, ingurune naturaletatik geroz eta urrunago dagoen gizarte honetan, honekiko ezagutza ugari galtzen ari da. Horrez gain, jakina da, zenbateko onura dakarren ingurune berde batekin harremanetan egoteak, onura hauek bereziki garrantzitsuak bilakatzen direlarik umeen ikasketa prozesuan: gaitasun motorra lantzeko aukera paregabea eskaintzen dute, harremanak sendotzen laguntzen dute, konzentrazioa handitzen laguntzen dute, eta, besteak beste, gaixotasunak pairatzeko arriskua ere murrizten da.

500dik gora partaide Iazko kasuan, esaterako, eskaintza zabaldu egin zen eta hirugarren zikloko ikasleez gain, bigarren ziklokoak ere batu zituzten natura eta hezkuntza biltzen dituzten egitasmora. Guztira, 540 haurrek parte hartu zuten. Yoana Garcia, Aranzadiko kideak halako balorazioa egin du azken hiru urteetaz: "Orain arteko balorazioa oso ona da, daudarik gabe. Irakasleek zein ikasleek asko eskertzen dute ikasgelatik atera eta herriko naturgune batera joatea, Ordiziako natur baliabideak ezagutzeko asmoz". Hori gutxi balitz, ikasleen jarrera ere nabarmendu nahi izan du Garciak: "Egun osoko irteerak izaten direnez, ikasleek oso ondo pasa-tzen dute; ekintza dinamikoak eta elkarlanean egitekoak direlako. Horrez gain, nabarmentzekoa da Oianguk duen berezitasuna. Hain zuzen, Oiangu parkeko biodibertsitatera egokituta dauden ekintzak egiten dituzte Urdaneta eta Jakintzakoek, hau da, bertako landare eta fauna ezagutzen dituzte, hala nola, sagastia eta putzua. Eta hori oso dibertigarria da beraientzako, lasai egoten direlako, baina baita ere ikasten aritzen direlako; ez da denborapasa bat, ikasteko beste modu bat baizik".

Gauzak horrela, udaberria iristen den momentuarekin batera ordiziar gaztetxoek herriko aukera zabalak gertutik ezagutu ahal izango dituzte. Zelaietan barrena korrika, eta gertu dituzten espazioez konziente izanik, eta, nola ez, naturarekiko errespetua landuz talde giroan. Horrek ere berebiziko garrantzia du halako ekimenetan, gazteak garenetik hasita gure inguruan dugun natura zaindu beharra dagoelako, etorkizunean etortzen diren belaunaldiek gaur egungoek gozatzen eta bertan iaksten duten bezala egiteko aukera izan dezaten.